Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-09 UDA 11 programan izena emateko epea zabalik da Irekita dago jada Leioako Udalaren Kirol sailak urtero antolatzen duen UDA programan izena emateko aurretiko epea. Programa honetan parte hartu ahal izango duten umeak 1998 eta 2004 (biak barne) artean jaiotakoak izango dira eta Leioan 2011ko apirilaren 1a baino lehen erroldatutakoak.

Aurten ere 800 plaza izango dira eskuragai, iaz egindako moldaketei esker parte hartzaileen kopurua bikoiztu da horrela, egun dagoen eskariari erantzunez.

Plazak zozketa publiko bidez esleituko dira. Zozketa maiatzaren 26an izango da, 11:00etan, Sakoneta kiroldegian. Zozketaren arauak eta erabiliko den sistema Leioako UKIren web orrian (www.leioakiroldegia.net) eta Sakoneta kiroldegiko iragarki taulan kontsulta daitezke.

Eskabideak aurkezteko epeak:

Aurretiko izen ematea< Maiatzak 09 – 13< Sakoneta Kiroldegia< 9:00 – 21:00
Inskribatutakoen zerrenda< Maiatzak 18 – 19 < Sakoneta Kiroldegia< 9:00 – 21:00
Erreklamazioak< Maiatzak 18 – 20< Sakoneta Kiroldegia< 9:00 – 21:00
Zozketa< Maiatzak 26< Sakoneta Kiroldegia< 11:00

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa