Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-06 Familientzako orientazio zerbitzuak datu onak mantentzen ditu
etxadi / etxadi

Leioako Udalak, Etxadiren bitartez, martxan duen Familientzako orientazio zerbitzua datu onak mantentzen ari da. Urte honetan zehar 83 kontsulta hartu zituen zerbitzuak, 62 familien partez egindakoak. Kontsultak erantzuteko batez bestekoa egun kopurua bi egunetakoa izan da.

Zerbitzu hau 2010ean jarri zen martxan, honi esker gurasoek euren seme-alaben hazkuntzan eta heziketan sortzen zaizkien zalantzak psikologo talde bati galdetzeko aukera dute bai telefonoz, postaz edota interneten bidez.

Zalantza anitz, hala nola, noiz eta nola kendu pañalak, nola janarazi jan behar dutena, seme-alabak gurasoen banaketaren aurrean, ordutegiak eta arauak, ume eta nerabeen kasuetan, hori guztia heziketa demokratikoaren ikuspuntutik.

2011n egindako kontsulten artean honako gai hauek nabarmendu dira: portaera arazoak eta lo egiteko ohiturak, haurtzaroaren kasuan, portaera arazoak eta alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoa, nerabeen kasuan.

Kontsultez gain, gehiago sakondu nahi duten familientzat, programak hiru formazio saio ditu urtean. Horrela datorren ekainaren 1ean nerabeei buruzko saioa daukagu, eta datorren urriaren 5ean seme-alaben heziketan gurasoen autoritateak duen garrantziari buruzkoa. Interesatuek Udal Hezkuntza Arlora jo dezakete.

Aipatzeko da, gauzatutako kontsultetan, amaren presentzia nabaria izan dela, zehazki 71 kontsultetan (%86a). 7 kasutan, (%8a) ama eta aita izan dira kontsultatu dutenak (gurasoen izenean izenpetua agertzen zirelarik), eta 5 kasutan soilik aitak kontsultatu duenak (%6a).

Kontsultak egiteko gehien erabilitako bidea, posta elektronikoa izan da, 69 kontsulta burutu direlarik (%83a). Bestalde, telefono bidez 14 dira jasotako kontsultak (%17a). Posta arrunta bidez ez da kontsultarik jaso epealdi honetan.

Kontsulta hauen %95 emakumeek egin dute, hau da, ama direnek, eta gainontzeko %5 guraso bien partez egindakoak izan dira.

Galdera hauek egiteko hiru bide daude Etxadiko psikologo taldearekin harremanetan jartzeko: Internetetik, www.leioa.eu edota www.etxadi.org; postaz ETXADI, c/ Máximo Aguirre 18 (Bis) 5ª Planta Dpto. 10, 48011 Bilbao; eta 94.405.15.49 telefonoan ostegunetan 11.30etik 13.00etara eta 16.00etatik 17.30era.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa