Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-06 Udatxikin izena emateko epea irekiko da astelehenean Datorren maiatzaren 9tik 16ra arte izango da irekita izena emateko epea.
lamiako / lamiako

Astelehenean irekiko da epea Udatxiki programan izena emateko. Programa arrakastatsu hau 2005, 2006, 2007 eta 2008. urteetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen diete txikiei.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hots, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza ezberdinak garatzeko aukera dute. Uztailean izaten da Udatxiki martxan eta urtero 100 bat umek hartzen dute parte, aurten 195 plaza izango dira.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dago ezta jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Lamiakoko ikastetxean garatzen dira.

Hau posible izateko Udalak 36.500 euro jartzen du, baina gurasoek ere euren diru kopurua jarri behar dute: hilabete osorako 145,80 euro eta hamabostaldirako 72,80 euro.
Bestalde Oinarrizko Errenta jasotzen duten familiek tasa desberdinak ordaindu behar dituzte: hilabete osoa 48,60 euro eta hamabostaldiarentzat 24,30 euro.

Honetaz gain, famili batetik ume bi badira Udatxiki programan %15eko deskontua izango du, eta familia bereko hiru ume badira %25 deskontua izango da.

Izen-emateak Udaletxeko Hezkuntza Arloan egingo dira, Kultur Leioako 4. solairuan, 09:00etatik 14:00etara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa