Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-05 Behargintza Leioak web gunea du
beharginzta / behargintza

Leioako Behargintzak web gune berria ireki du erabiltzaileekiko harremana indartzeko eta gainontzeko herritarrengan ere informazioa zabaltzeko asmoz.

Web gune honetan erabiltzaileak nahi duen informazio guztia eskuratu dezake, adibidez, ekintzen agenda, albisteak, Behargintzaren zerbitzuen gaineko guztia, izen-emateak...

Ekintzaile eguna
Datorren maiatzaren 11an, asteazkenean, programa berezia prestatu du Behargintzak “Ekintzaile Eguna” ospatzeko. Egun hau, Europako hiri nagusietan antolatzen den ekimena da, ekintzaileen lana zabaltzeko eta hiri-garapenari dakarkioten balioa aintzatesteko. Lehen edizio hau “Ekintzaileen lana erakundeen sustapenetik ikusita” gaiari buruzkoa izango da. Kontzeptu hori diziplina anitzeko ikuspegitik bultzatu nahi da: soziala, ekonomikoa eta kulturala.

Egun horretarako antolatuta dauden ekintzen artean, honakoak nabarmen daitezke: “Ekintzailearen psikologia” hitzaldia; “enpresak sortzearen aldeko politikak” gaiari buruzko mahai ingurua, ekintzaileen esperientziak, e.a.

Aktibitate osagarri gisa, Behargintza-Leioak ekintzaileei eta negozio-ideiak sortzeko buruzko tailerrak antolatu ditu maiatzaren 9, 10 eta 11rako.

Tailerretara eta maiatzaren 11ko aktibitateetara joateko plazak mugatuak dira, hortaz, aurretiazko izen-ematea gomendatzen dugu.

Informazio gehiago:

Behargintza Leioa

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 57 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa