Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-04 Larunbatean Leioa bizipozaren alde
kale ekintza / kale ekintza

Larunbata honetan, goiz osoan zehar, Leioako Zilborhestea-Haurrak Laguntzeko Sarea Bulebarrean elkartuko da herritarrekin batera Kale Ekintza berezia prestatzeko asmoz.

Ekintza hau gune ezberdinetan zehar garatuko da:
-Xaboi burbuilen gunea;
-Kutxatu ingurua (kartoizko kutxekin lan egiten duen eraikuntza tailerra irekia);
-Aikido egiteko eremua;
-Patinetan ibiltzeko gunea (Zona Verde-ren partehartze eskuzabalari esker berriz ere);
-Te gunea (FATH-Leioaren eskutik);
-Gailetak egin eta apaintzeko tailerra, baita horiek dastatzeko, jakina;
-Jakintzaren Eraikuntzari buruzko Tailerra, non Tratu Onaren gaia landuko duten partehartzaileek. Leioa eta hezkuntzarekin zerikusia duten arlo ezberdinetako pertsonek parte hartuko dute bertan: Sareko Merkatariak, politikariak, udal teknikariak, gurasoak…

Aurtengo Kale Ekintzaren leloa honakoa da: “Kantu bat goiz berriarendako/Kantu bat bizipozaren alde” (eskerrik asko, Ruper Ordorika, letra eder hau munduari oparitzeagatik).

Bestalde, aurtengo berrikuntza nabariena leku aldatzearena izan da. Beste urteetan Sabino Arana kaleko errepidea ospatzen zen egun hau, haurrentzako hiriaren aldeko aldarrikapena egiteko, aurten errepidea hartzeaz gain garrantzia eman zaio kalea bera hartzeari. Horregatik mugitu da Ekintza Avanzadako bulebarrera. Asmoa hirian aztarna bat sortzea da.

Kanpotik ikusita, irudi lezake ekintza hau animazio soziokultural hutsa dela, baina ez dauka horrekin inolako zerikusirik: Honekin bilatzen dena esperientzia osasungarriak dira, esperientzia atseginak bilatzeko asmo horrekin diseinatu dira espazio ezberdin eta anitzak: mundu guztiak parte hartu dezake bere ezberdintasunetik eta bere beharretatik abiatuta. Elkar ezagutzeko espazio bat izan nahi du, harremanak egiteko, pertsonak eta hiria bera eraikitzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa