Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-03 Piping ikastaroko ikasleak praktiketan hasiko dira laster
pipping / pipping

Joan den martxoan Behargintzak martxan jarritako Piping ikastaroan parte hartu duten 12 pertsonek Bizkaiko ingeniari enpresetan praktikak egiteko prest dira. Gogoratu behar dugu ikastaro hau langabezian diren ingeniarientzat zuzenduta dago, bertan ingenieritza industrialan lizentziatu direnen ikasketak osatzeko edukia landuko da.

Leioako enpresen ahultasunak eta beharrizanak detektatzen dituen prospekzio ikerketa egin ostean ikusitako emaitzak kontutan hartu ditu Behargintzak ikastaro berri hau lantzeko. Ikerketa honetan, lan merkatuko eskaria eta eskaintza orekatzeko hainbat formakuntza falta somatu zen lan sektore jakin batzuetan.

Gaur egungo egoera dela eta, goi prestakuntza duten pertsonek euren ikasketak osatu behar dituzte ezagutza tekniko jakin batzuekin, kurrikuluman gehitzeko. Hau oso garrantzitsua da mundu mailako merkatuetan, produktu edo zerbitzu berritzaileak eskaini nahi dituzten enpresentzat.

Guzti honegatik Behargintzak ikastaro berezi hau prestatu zuen. Instalazio industrialen diseinu eta eraikuntzari buruzko gaiak jorratzen dira ikastaro honetan, hauen artean, hodiak, balbulak eta beste hainbat osagarri. Instalazio industrial baten diseinuan jorratu beharreko faseak lantzen dira, kalkulo teorikoa, diagramen marrazketa, hodien marraketa eta hauen eraikuntzako detaile guztiak, besteak beste.

Egun, eduki hauek ez daude inongo ikasketa planan sartuta, nahiz eta oso baliagarriak izan sektore askotan, horregatik aukera paregabea da profila betetzen duten leioaztarrentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa