Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-05-02 Artatzagana eta Aldekoenako Bizkaibus zerbitzua indartu egin da
bus / bus

Gaurtik aurrera A2161 Bizkaibusa, hau da, Artatzagana eta Aldekoena auzoetatik pasaten dena, indartu egin da. Bizkaiko Foru Aldundiaren erabaki honek Udalak egindako eskaerari erantzuten dio zonaldeko herritarren onerako.

Orain arte, astegunez eta ikasturtean zehar, Las Arenas-Leioako Unibertsitatea bidea egiten zuen autobusak, eta gora joaterakoan beti egiten zuen Artatzaganan eta Aldekoenan geldialdia, baina kontrako norabidean, berriz, autobus bietako batek baino ez zen gelditzen, bigarren aldiz Elexalde etorbidetik pasatzen zelako.

Baina gaurtik aurrera aldaketa emango da linea honetan, goratz zein beheratz joan linea honek beti egingo du geldialdia Artatzaganen eta Aldekoenan. Bizkaiako Foru Aldunditik adierazi duten bezala, neurri berri hau behin betiko da.

Zerbitzu hau urte honetan indartu diren beste autobus linea bietara gehitzen da. Alde batetik, Leioako Txorierri auzoa eta Getxo lotzen duen autobus lineak larunbatetan ere martxan jarri zuen Aldundiak duela gutxi. Bestetik, aireportua eta Getxo lotzen duen autobus berria jarri zen martxan urte hasieran, honek geldialdi bi egiten ditu Leioan eta ordutegi zabala eskaintzen die erabiltzaileei.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa