Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-29 Margolari Gazteen XIV. lehiaketa ospatuko da datorren astean
margolariak / margolariak

Udalerriko zein inguruetako artista gazteek, 14 eta 35 urte bitartekoek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte datorren astean, maiatzaren 8an, orduan Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketa ospatuko bait delako.

Aurten lehiaketa honen XIV.edizioa izango da, beraz hitzordu ezaguna da artista gazteen artean, euren lanak garatu eta lehen sariak eskuratzeko aukera dutelako urtero. Aurten lehiaketa goizeko 8.00etatik eguerdiko 15.00etara izango da.

Leioako Aterpe Gazte Bulegoak antolatuta, eta Kultur zein “La Caixa”ren babespean, aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator baina sari potoloekin.

1. SARIA: 810 € eta diploma.
2. SARIA: 510 € eta diploma.
3. SARIA: 360 € eta diploma.

SARI BEREZIAK:
HERRIKO MARGOLANIK ONENA: 360 € eta diploma (sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik onenari)
GAZTE SARIA: 120 €-ko bonoa eta diploma (saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari).

Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2). Momentu horretan bertan sariak banatuko dira.

Aurkeztutako lanak Maiatzak 16 eta ekainak 26a bitartean Errekalde plazako Nagusien Etxean ikusgai egongo dira. Halaber, uztailaren 1etik 29a bitartean, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte, aldez aurretik jasotako gordekinaren truke. Behin epe hau bukatuta, jabea obraren bila azaltzen ez bada, obra hori Aterpe Leioa Gaztegunearen esku geratuko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa