2011-04-27
Hautesle mahaien kideen zozketa eginda dago
Leioako Udalbatza Osoaren ez ohiko bilkura egin izan da gaur goizean Udal Gobernuan ordezkapena duten talde politiko guztien kideekin hurrengo maiatzaren 22an Herri eta Bizkaiko Lurralde Historiko Batzar Nagusietarako ahaldunak aukeratzeko izango den hauteskundeen mahaiak osatzeko.
Sistema informatikoaren bidez egindako zozketa honetan 333 ordezkari titular eta ordezkoak aukeratu izan dira, Leioako 9 hauteslekuen 37 mahaiak osatzeko. Aukeratutakoek notifikazioa jasoko dute hurrengo egunetan.
Mahai bakoitzarengatik presidente bat eta beste kide bi aukeratu dira, eta hauetako bakoitzarentzat ordezko bi, guztira bederatzi lagun mahai bakoitzarengatik. Jakin beharrekoa da ere, Leioako hautesle gehiago izan ahal dituen mahaiak 918 leioaztarren bozka hartu ditzakela.
Honetaz gain ez dago berebiziko aldaketarik, beraz, leioaztarrek euren ohiko hauteslekuan eman ahal izango dute euren bozka.