Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-27 Kantikaren kontzerturako azken sarrerak salgai
kantika / kantika

Datorren larunbatean, apirilaren 30ean, arratsaldeko 19.00etan, Leioa Kantika Koralak kontzertu berezia eskainiko du Kandelazubietan Xabier Amuriza eta Kepa Junkerarekin batera. Honetarako azken sarrerak salgai dira, arin ibili zaitez...

Emanaldi honetan Leioa Kantika Korala, Xabier Amuriza eta Kepa Junkerak sinatutako lan berria aurkeztuko dute, Beti Bizi. Honetan aintzineko kopla bizkaitarrak eta dantza soinu klasikoak entzuteko aukera izango dugu.

Sarrerak, beti bezala, hainbat bidetik lortzeko aukera dugu. Alde batetik Kultur Leioako lehiatiletan (Jose Ramón Aketxe plaza, 11) astelehenetik ostiralera 11.00etatik 13.00etara, interneten bidez www.kulturleioa.com web gunean, edota BBK kutxazainetan (www.bbk.es edota 944.310.310 telefonoan).

Sarrera 10 eurokoa izango da, baina Kultur Leioako Lagunek 7,50 euroengatik eskuratu ditzakete Kultur Leioako lehiatiletan karneta aurkeztuz gero.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa