Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-15 Pinuetak bere XIII. Nekazaritza Azoka ospatuko du datorren igandean
azoka / azoka

Urtero bezala Leioako Pinueta auzoan dena da prest XIII. Nekazaritza Azoka ospatzeko, bertan bildutakoek Leioa zein inguruetako baserrien produktu onenak dastatzeko eta erosteko aukera izango dute. Guztira 25 ekoizle eta 32 postu izango dira azokan haien produktuak eskaintzen eta aurkezten.

Hamargarren azoka hau goizeko 10.00etatik eguerdiko 14.00etara arte izango da zabalik. Denbora tarte honetan bisitariek, baserriko produktuak dastatu eta erosteaz gain hainbat erakusketa ikusteko aukera izango dute, besteak beste, baserriko abereen erakusketa eta zaldi zein idi ferraketa, guzti hau triki-tixa ren musikaz girotuta.

Honetaz gain adin guztietara zuzendutako ekintzak burutuko dira igandean, txikienentzat tailerrak eta poni gainean ibilbidean, eta nagusiagoentzat baserriko lanbideen erakustaldia, eta nola ez, nekazari produktuen erakustaldia eta dastaketa. Produktu hauek azokaren protagonista nagusia bilakatzen dira, hauen artean pateak, txerrikiak, ogigintza, eztigintza, ortukariak, landareak, txakolina, sagardoa eta gazta bezalakoak aurkitu ahal izango dira Pinuetan.

Esan beharra dago gainera, aurten, berrikuntza bezala, baserriko animali nanoen erakustaldia egongo dela (zaldiak, behiak, ahuntzak...)

Erlazionatutako dokumentuak:

Pinueta azokaren kartela (pdf, 344 kb)

Datuak (msword, 31 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa