Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-08 Kaleen izenetarako plaka berriak
placas / placas

Leioako Udalak herriko kale, enparantza, parke eta bestelako tokiei izena emoten dizkieten plakak berritu ditu. Honetarako plaken itxura aldatu egin da, berriak Udaleko logoaren koloreak eta tipologia mantentzen dute korporatibismoa indartuz.

Plaka hauen berrikuntza hiru arrazoi nagusiengatik egin izan da: alde batetik, azken urteetan Leioak izandako garapenak udalerrian kale eta toki berriak eragin dituelako, eta hauei ere izena ematearen beharra sortu da. Bestetik, herriko toponimia ikerketa sakona burutu izan delako Leioan azken urteetan, eta honen emaitzaz kale izendegian ziren izen batzuk zuzendu beharra zegoelako. Azkenik, urteekin sortutako plaka mota guztiak bateratu behar izan zirelako itxura berdina mantentzeko.

Honetaz gain, Udalak hiru kaleen izenak aldatu izan ditu duela gutxi; Basarte etorbidea, Felipe del Rio kalea eta Euzko Gudariak etorbidea. Azken izen bi hauek omenaldi eta gogorapen bat dira orain 75 urte gertatutako Guda Zibilaren hasieran, legaltasuna, askatasuna eta justizia defenditu zuten pertsonei, Espaniar Estatuko iraultza militarraren aurrean. Felipe del Rio Errepublikar Ejerzitoan izan zen eta Bizkaiako defentsan hegaz zegoenean erahil zuten. Lamiakoko darsenan kokatuta zegoen aerodromotik irten eta gero. Euzko Gudariak, ordea, lehendakari Agirreren agindupean Euskal Herria defendatu zuten gudari, ez profesional guztiei omenaldia da.

Honetaz gain, Leioako Udalak kale izendegi berria dela eta udalerriko mapa berria argitaratu du, toponimia berriarekin eta beste berrikuntza batzuekin. Mapa mota hau oso famatua izaten da herrian eta asko dira udaletxera hurbiltzen diren herritarrak honelako bat eskatzera. Horregatik, Udalak, orain dela gutxi etxeetara bidalitako argazki liburuarekin batera honelako mapa bat bidali izan du Leioako etxe bakoitzera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa