Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-07 Umore Azokak bere burua aurkeztu du Puertollanon jokatzen ari den Gaztela-Mantxako Antzerki Azokan
umore2 / umore2

Leioako Kaleko Artisten Azokak bere burua aurkeztu zuen joan den asteartean, apirilak 5, Puertollano eta Almodóvar del Campo herrietan (Ciudad Real) egunotan ospatzen ari den Gaztela -Mantxako Antzerki azokaren barruan. Apirilaren 4tik 6ra bitartean jokatzen den jaialdiaren egitarauan Arte Eszenikoetako laurehun profesionaletatik gorak hartzen du parte.

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko zuzendaria den Ana López izan zen Umore Azokaren hamabigarren edizioko egitaraua ezagutzera ematearen ardura hartu zuena. Aurten aurkeztuko diren ikuskizunen artean % 40ak estreinaldia izango du Leioan, azpimarratu zuenez.

Eta beraz, "aurtengo afixak agertzen duen harridura sortzea" espero dute antolatzaileek, bertaratuko diren "profesional eta ikusentzuleengan".

Gainera, profesionalak Umore Azokan izena ematera ere gonbidatu zituen, datorren ostiralean, apirilaren 8an, irekitzen baita horretarako aukera. Izen emateak Leioako azokaren atarian bertan egin daitezke: www.umoreazoka.org.

INBERTSIOAREN ITZULERA
Umore Azokarekin batera, ekitaldian Lleidako Fira de Titelles eta Portugaleko Formas de Tavirako jaialdiak ere izan ziren, bakoitza bere egitaraua aurkezten, baita Estatu espainiarreko Arte Eszenikoen Azoken Koordinadorako (COFAE) partaideak ere.

Azken hauek iragarri zutenez, Deustuko Unibertsitateak egin eta azokek uzten duten aztarna ekonomikoa ikertzen duen txostena eskegiko dute www.cofae.net atarian. Aipatu txostenean, erakunde publikoek azoketan inbertitzen duten euro bakoitza arte eszenikoen sektorean zazpigatik biderkatzen dela nabarmentzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa