Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-06 Leioako etxez etxeko zerbitzuak 84 etxeetan lan egin zuen iaz
mayores / nagusiak

Leioako Udalaren Etxez Etxeko zerbitzuak 84 etxeetan lan egin zuen joan den urtean, hau da 91 pertsona hartu zituen, hauetatik 67 emakumeak eta 24 gizon. Lagunduz enpresaren eskuz egindako txosten honen arabera 31.935 ordu arrunta izan ziren zerbitzu honek lan egindakoak, eta 63 bereziak.

Zerbitzu honen erabiltzaileen profila dela eta gora behera asko ematen dira urtean zehar, hau honela izanik iaz 10 alta eman ziren eta 14 baja. Azken hauek batez ere ematen dira erabitzaileak erresidentzietara joaten direlako edota hauen heriotzagatik. Dena dela 15 etxeetan emandako zerbitzua indartu egin zen iaz.

Datu hauek mantentzeko edo hobetzeko asmoz Leioako Udalak hainbat hobekuntza egingo ditu zerbitzu honetan kalitatea handitzeko. Zerbitzu honek duen 820.000 euroko aurrekontuarekin Leioak gaur egun ematen dituen zerbitzuak mantenduko ditu baina beste batzuk indartuko ditu, adibidez: prestakuntza eta botiken dosifikazio pertsonalizatuaren sistema ezartzea, laguntza teknikoa (6.000 euro urtean) garabiak edota mota honetako aparatuak, medikura joateko laguntza (ordutegiaz kanpo) urtero 30 ordukoa, garbitasun lanak...

Bestalde, Udalak beste zerbitzu bi eskaini zizkien erabiltzaile hauei, alde batetik suteen kontrako alarmak, gaur egun 69 etxeetan jarrita direnak, eta bestetik telesistentzia, egun 150 alta zenbatzen dituena.

Zerbitzu honen bitartez arreta zuzena eskaintzen zaie doan bakarrik edota familian bizi diren herriko nagusiei, horrela euren etxeetan denbora luzeago baten bizi ahal izatea ahalbidetzen zaie, euren bizi kalitatea hobetuz.

2011.urte honetan ere Lagunduz izango da zerbitzu honetaz arduratuko den enpresa, zerbitzu guzti hauek leioaztarrei dohainik eskaintzeko eta kudeatzeko. Honetaz gain, Lagunduz enpresak egiten dituen kontratazioak diskriminazio baikorra sustatzen dutela esan dezakegu, udalerriko enplegu zentroekin elkarlanean eta gizarteratze lanak egiten dituzten erakundeekin hitzarmenak sinatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa