Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-06 Behargintza Leioak udalerriko enpresei zuzendutako mintegiak antolatu ditu
behargintza / behargintza

Behargintza Leioak mintegi bi jarri ditu martxan bereziki udalerriko ETE eta enpresari autonomoentzat zuzenduta. Hauetariko bat merkatal-trebetasunak jorratuko ditu, bestea, ordea ‘Design thinking’ izeneko enpresa foroa izango da.

Alde batetik, merkatal trebetasunen gaineko mintegia dugu. Ikuspegi praktikoa eta banakako autodiagnostikotik abiatuta salmenten eta marketinean dauden ahulezien eta sendotasunen gainean sentsibilizatu nahi da. Mintegi honek bi saio ditu, maiatzaren 6an eta 13an 9.00etatik 14.00etara arte, eta Grupo Bentas-ek zuzenduko du.

Bestalde, Design Thinking enpresa foroa berrikuntza tresna da, erronkak eta arazoak praktikotasunez eta sormenez ebazteko. Tailer praktikoa dugu hau, enpresa foroa osatzeko Leioako enpresekin. Horrela udalerriko enpresen artean harremanak sortu nahi da modu erraz eta erosoan, modu honetan trukeak, salmenta gurutzatuak eta kolaborazioa errazteko. Mintegi hau Manahmana-k zerbitzu aurreratuetako enpresak zuzenduko du maiatzaren 3an 9.00etatik 13.00etara arte.

Edozein mintegietan izena emateko Behargintza Leioarekin harremanetan jartzea ezinbestekoa da, bai telefonoz 944.004.195 edota behargintza.enpresa@leioa.net web gunearen bitartez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa