Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-05 Hiri-marka
eneko / eneko

Gehienetan, geure buruaz ditugun pertzepzioak ez datoz errealitatearekin bat. Askotan, gehiegizko optimismoak eramaten gaituelako, eta beste batzuetan, aldiz, neurriz gaineko apaltasunez jokatzen dugulako.

Horrexegatik, kanpoko enpresa aholkulari baten bidez, gure bizitzen zati handi bat igarotzen dugun udalerriaren argazkia ateratzea nahi izan du Udalak. Gainera, konparazioa egin dezan nahi dugu, gure inguruko udalerrien errealitatearekin erkatzeko.

Horretarako, hiri baten ezaugarriak definitzeko erabiltzen diren datuak aztertu dira. Iturria EUSTATek argitaratutako datuak izan dira, Udalarena ez den erakundea, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa. Eta dagoeneko, badaukagu azterketa horren emaitza.

Azterketa konparatiboaren emaitzak dio herriak eraldaketa positiboa izan duela. Jakina, arazorik ere badaukagu, nola ez? Udalerri gisa, edo Leioako gizartearen bilbea osatzen dugun gizabanako, familia, enpresa edo elkarte gisa. Baina baliabide gehiago, eta hobeak, dauzkagu arazo horiek arrakastaz gainditzeko.

Horrekin guztiarekin batera, eta Metropoliko Bilbon Leioak leku-hartze hobea izateko helburua berrindartzeko, hiri-marka hartzea erabaki dugu. Gure inguruan aldarrikatzeko moduko mezua, aukerak ematen dituen leku bezala identifikatzen gaituena, bizitza edo enpresa proiektu berriak hasteko aukera ematen duena. “Leioa, zure bizitzaren ardatzean”: kanpoko hartzailea bilatzen duen mezua da, baina berezkoa dugun harrotasunean oinarrituta, gure komunitate sentimendua indartu nahi duena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa