Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-04-04 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergaren Kobraketa Apirilaren 18tik ekainaren 1era arte izango da zabalik epea
trafico / trafikoa

Udala laster hasiko da aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergaren Kobraketarekin, ordainketa hau egiteko epea apirilaren 18tik ekainaren 1era arte izango da zabalik.

Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen direlarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak, ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoela, horregatik, Maiatzaren 6a baino lehen hartzen ez badira, Udaletxeko Errenta eta Ezakzio bulegoetara etorri beharko du erretiratu ahal izateko.

Gainkargurik gabeko borondatezko ordainketa egiteko inprimakia aurkeztu beharko da epea baino lehen ondorengo finantza entitateek dituzten bolegoetako edozeinetan:
- Bilbao Bizkaia Kutxa, Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBVA, SCH, CRV eta Banco Guipuzcoano.
- Udaleko Diru-Bilketarako bulegoetan, Elexalde 1. LEIOA
- Udaleko Diru-Bilketarako Bulego honetara zuzenduriko zergazko posta-igorpenaz
- BBK Teleka sistemaren bidez, marra-kodearen irakurgailua duen edozein Kutxazain automatikotan.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en.

Bestalde, gainkarguzko derrigorrezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren, zuzenean ekingo zaio hori premiamenduzko bidetik kobratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da Beteararzpidetzako Bilketarako bulegoetan.

Dena dela, aurka egiteko bideak ere badira. Likidazio honen kontra Berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango duzu Udalean, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita, hau da, 2010ko uztailaren 1era arte.
Bi hileko epean, birjarpenezko errekurtsoaren berariazko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik hasita, edo 6 hileko epean adierazi gabeko gaitzirizpenaren kasuan, errekurtso-aurkezpen datatik zenbatzen hasita, administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri ahal izango da Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailaren aurrean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa