Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-04 Basaezko auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Jakingo duzuenez, gaur egun San Bartolomé, Joaquin Achucarro eta Artatza kaleen arteko lorzorua urbanizatzeko lanak egiten ari dira. Aldi berean, inguruan aurreikusi diren lan guztietatik lehenengoei ekin zaie. Laster, gainera, notario aurrean zozketatu diren eta dagoeneko esleiturik dauden babes ofizialeko 30 etxebizitzei dagozkien lanei ekingo zaie.

Urbanizatzeko lanen planaren barruan, lehentasuna eman zaie hiru kale zein bide hauetakoei, ahalik eta azkarren funtziona dezaten berriro. Lanak egiten ari diren enpresen konpromisoak betez gero, bide hauek uda honetarako egongo dira amaituta.

Udaren ostean, urbanizatzeko lanen bigarren faseari ekingo zaio, jarduera-eremuaren alderdi publikoenaren inguruan. Hain zuzen ere, Kulturgunearen, plazaren, ermitaren eta parkearen inguruaz hitz egiten ari naiz. Horren adierazgarria den gune hau hobetzeko lanek, besteak beste, plazaren azalera handitzea barne hartzen dute, Kulturgunea bera barne. Era berean, egungo plazaren zoladura berritu egingo da, eta aurreikusitako zabalkundearenarekin berdinduko da. Gainera, behar bezala integraturik, korridore berri gisako bat jarriko da, auzoko jaietan idi-proba tradizionalak egin ahal izateko. Horrek guztiorrek Kulturgunea eta ermita erdian jartzen lagunduko du, eta oinezkoentzako gune handiagoa egin da topagune gisa erabiltzen duten auzokideen­tzat. Parkeak leku berean dirau.
Gaur-gaurkoz, eta lanak gaur egungo egoerara heldu ondoren, lurpeko eta zeruko zerbitzu askoren (ura, saneamendua, gasa eta argia) beharrezko desbideratzea egin ahal izan da. Beraz, Udalak emakida administratibo erregimenean Gotzaindegiari banakako orubea lagatzea erabaki zuen, bertan eliza berri bat eraiki dezan. Gotzaindegiari dagokio lan hori egitea, eta epe laburrean egitea aurreikusi du. Horrek, beraz, eliza berria egindakoan, gaur egun dagoena eraistea ahalbidetuko du, eta, era berean, orubea urbaniza­tzea, plaza publikoan txertatzeko.

Urbanizazio lan hauek bost milioi euroko inbertsio kostua daukate. Horietatik guztietatik, Udalak bi milioi baino gehiago jarri ditu. Gainerakoa, berriz, inguruan eraikitzen arituko diren sustatzaile pribatuek emango dute.

Aldi berean, Telleriako hiri-ingurua errematatzeko lanak ari dira egiten. Kokapena dela-eta, urbanizazioak udalaz gaindiko erakunde espezializatuen babesa dauka, URA-Uraren Euskal Zerbitzuarena eta Herri Lanena, alegia, eta auzoaren hiri-garapena osatzea du helburu.

Gainera, Udaletik, Larrakoetxeko babes ofizialeko 120 etxebizitzak urbanizatu eta eraikitzeko lanak 2011. urte honetan has daitezen dihardugu lanean, bai eta San Bartolomé, Peruri, Sarriena eta Artatzagana auzoen artean dagoen lurzoruan egoiliarrentzako aparkalekua egiteko ere. Lan hauen bitartez, auzo hauen bideen eta oinezkoen lotura hobetzea aurreikusten da, mugikortasun urria daukaten pertsonentzat egokituz. Gainera, herri-ikastetxearen alboan dagoen gune publikoa handitzea ahalbidetzen du, geroago erabilera publikoko frontoi bat egiteko.

Badakit lanak gogaikarriak direla, irauten duten bitartean. Horregatik, bada, ahalik eta gehien murritzaraztea espero dugu, eta ziur gaude, behin buruturik, inguruko auzokideen bizitza-kalitatea dezente hobetuko dutela.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 121 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa