Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-17 1.700 lagun baino gehiagok erabili zuten Zuhatzu txokoa 2010.urtean
kulturgunea / kulturgunea

Joan den urteko otsailaren 13an San Bartolomeko Kulturgune berrian ireki zen Zuhatzu txokotik 1.763 lagun pasatu izan dira 2010.urtean, okupazioaren %73era iritsiz.

Nahiz eta udal ekipamendu honek harrera ona izan orokorrean aste barruko eskariak gutxi izan dira, orokorrean erreserba guztiak asteburuetan biltzen dira, ostiraletik igandera.

Honetaz gain, jaiegunetan egin izan dira eskari gehienak, erreserbak nabari hasten ziren egun hauetan, jai egun bakoitzeko 10 eskari bilduz. Larunbatak ere jendetsuak izaten dira 3 eskariekin bataz besteko. Hau honela, hil guztietako larunbatetan txokoa okupatuta zegoen, igandeetan, berriz, eskaria nabari jaitsi egiten zen.

Beraz, asteburuetan izandako okupazioa %64,78koa izan da, hau da, urteko asteburu guztiak 159 egun gehitzen dute eta txokoa horietako 53 egun izan da okupatuta.

Bestalde, ireki zen hil berean okupazioa %50ekoa izan zen, 16 egunetatik 8 egunetan egon zen beteta. Gutxi gutxika, gero eta lagun gehiagok egin zuten eskaria txokorako, ezagunagoa egiten zen bitartean. Baina maiatzatik aurrera izan da eskariaren kopurua nabari igo zenean, udaberriarekin erreserbak handitu egin ziren, adibidez ekainean 314 erabiltzaile izan zituen txokoak, 15 talde desberdinetan banatuta (eguneko 20 lagun). Urria eta azaroa ere mugimendu askoko hilak izan ziren, Gabonak hurbiltzen ziren heinean ospakizunen kopurua ere handitzen delako.

Erreserbak
Gutxienez, 15 egun lehenago, eta gehienez, 30 egun lehenago bete behar da eskaera orria Udalaren Erregistro sailean. Halaber, eskatzaileak ENAren fotokopia eraman beharko du. Eskaera erregistro@leioa.net posta elektronikoaren bidez ere egin daiteke.

Erlazionatutako dokumentuak:

Araudia (msword, 20 kb)

Eskari orria (pdf, 190 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa