Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-13 Kultur Leioak indar berrituekin hasten du urtea
Escultura de Oteiza / Oteizaren eskultura

Kultur Leioak hurrengo sei hilabeteetan izango diren kultur ekintzen egitaraua kaleratu du jada. Egitarau anitza eta kalitate handiko, estreinaldi potoloekin eta nazioarte mailan arrakasta itzelalortu duten artista eta lanekin. Luxuzko egitaraua dela esan genezake, leioaztarrentzat zein inguruko herrialdeetako biztanleentzat zuzendutakoa. Kalitate hau dela eta gero eta gehigo dira Kultur Leioako lagun egin izan direnak, egun 300 inguru.

Guztira Kultur Leioan izango diren ekintzak laburbilduz: 32 ikuskizun eta 40 saio hauetatik: zortzi musikarenak izango dira, hiru kontzertu formato txikian, nagusien lau antzerki lan, hiru famili antzerki eta beste bat umeentzat, dantza, zirkua, eskola antzerkia ingleses eta euskaraz, zinea, lehiaketak, Aterpe Leioa Gaztegunearen ekintzak eta auzoen kulturguneetako ekintzak.

Honetaz gain, ezin dezakegu ahaztu kultur mailan Leioan izaten den hitzordu naguienetariko bat datorrela laster, Umore Azokaren XII.edizioa, aurten, maiatzaren 12tik 15era izango da.

Egitarau ikaragarri honek erakusten digu aurtengo udal aurrekontuek ez dutela kultur partida murriztu, kontrakoa baizik, kultur ekintzetarako bideratutako dirua zeozer handitu da aurten. Leioako herritarren artean Kultur Leioak duen harrera ona eta erantzuna izan dira funtzezkoenak erabaki hau hartzerakoan.

Beraz, Kultur sailak 2011.urte osorako duen aurrekontua 239.462,02 eurokoa da. Kopuru honetatik 82.062,62 euro Ambigú eta Auditórium-arentzat bideratu dira, 31.800 euro erakusketentzat, 23.457,62 euro gazteen ekintzetarako eta pop-rock lehiaketarako, 30.058 euro gainontzeko lehiaketentzat (kartelak, aratusteak, literatura eta Santa Ageda), auzoetako kulturguneak 38.418 euro banatuko dira, eta azkenik, liburutegiak 33.665,78 euro jasoko ditu.


Ikusi urtearen lehen seihilabeterako prest diren kultur ekintza guztiak www.kulturleioa.com web gunean edota pdf honetan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Agenda (pdf, 1418 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa