Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-13 Ondiz mendiko aldapa indartuko du Udalak hil honetan Langileria kaleko hainbat etxebizitzen jabeak urduri zituen Ondiz mendiko Aldapa indartuko du Udalak laster. Hil honetan hasiko diren obrak esleitu dira jada eta hiru hilebete iraungo dute.

Duela hilabete gutxi batzuk zonaldeko herritarrek euren kezka azaldu zuten mendira ematen zuten ateak, hau da, Langileria kaleko 186 eta 190.zenbakien artekoak, arrailak eta hondaketa zeinuak zituztela. Beharrezko ikerketa teknikoak egin eta gero, Udalak aldaparen estabilizazioaren lanak esleitu du jada ahalik eta arinen irtenbidea emateko arazoari.

Lanak hil honetan hasiko dira eta hiru hilabete inguru izango dira martxan. Esleipena Miramar Gunitados S.A eta CNES Olabarri S.L aldi baterako enpresa-elkarteari egin zaio 152.716,95 eurogaitik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa