Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-12 Leioa-Getxo autobus zerbitzua indartu du Udalak
txorierri / txorierri

Leioa eta Getxo lotzen duen autobus zerbitzu publikoa indartu egin du Leioako Udalak. Oraindik aurrera larunbata arratsaldez eta igande goizetan ere martxan izango da Txorierri eta Ikeako herritarrek garraio publikoaren zerbitzu osoa izateko helburuarekin.

A-2171 autobus linea honek Leioako Txorierri auzotik Areetako anbulategira egiten du joan-etorria. Zerbitzu publiko honen helburu nagusiena da Leioako zonalde altuenetako bi, Txorierri eta Ikea, lotzea. Autobus linea hau duela 30 urte jaio zen udal erabaki baten ondorioz, baina geroago Foru Aldundiak hartu zuen honen esleipena.

Betidanik zerbitzu hau aste egunetan egon da martxan, hau da, astelehenetik ostiralera. Baina orain dela 10 urte inguru, Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen esleipena zuen enpresarekin zerbitzu hau indartzeko. Modu honetan, etenik gabeko ordutegia ezarri zen goizeko 8etatik gaueko 10etara arte aste egunez eta larunbata goizez. Orain, berriz, hitzarmena luzatzen da asteburu osora, hots, larunbata goizez zein arratsaldez eta igandeetan goizez.

Ordutegi arruntari beraz, ordu hauek gehitzen zaizkio, larunbatetan 15.00etatik 20.00etara eta 9.00etatik 14.00etara igandeetan. Ordutegi hau ez da finkoa oraindik, eskariaren arabera moldatuko da hurrengo egunetan. Aldaketa guzti hauek eta zerbitzuaren handitze honek urtean 63.000 euroko inbertsioa suposatzen du Udalarentzat.

Joan den asteburuan jarri zen martxan zerbitzu berri hau, eta Udalaren asmoa behin betikoa egitea bada ere, oraindik sei hilabeteko froga pasatu izan beharko du azken erabakia hartzeko.

Autobus linea hau Txorierriko herritarren eskariaren eraginez sortu zen, herri erdialdearekin, Getxorekin edota Lamiako auzoarekin lotzeko ezinbesteko garraioa delako Txorierriko herritarrentzat auzoaren kokapenarengatik. Bestalde, erabilerraztasuna sustatzeko zonaldean eta Txorierri eta Lamiako lotzen dituzten eskilarak sahiesteko Udalak igogailuaren proiektua jarri du mahai gainean baina gaur egun Eusko Jaurlaritzaren esku dago proiektua eta hitzarmena betetzeko eskumena.
Leioako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2009.urtean sinatutako hitzarmen honen arabera Jaurlaritzak lurzoruaren kudeaketa, desjabetzeak eta kalte ordainak zein urbanizazio lanak bete behar zituen Udalak igogailua ordaindu eta jartzeko. Jaurlaritzak pausuak oraindik eman ez dituenez eta proiektua luzatzen ari denez,Udalak autobusaren zerbitzu handitze honen erabakia hartu eta ordaindu behar izan du auzoko herritarrek behin behineko aukera bat izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa