Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-11 Gabonetako ekintzak pasa eta gero Aterpe tailer berriak prestatzen dabil
gaztegune / gaztegune

Gabonetan hainbat ekintza eta ikastaro desberdin antolatu dira Aldapabarrena kaleko Gaztegunean pasa diren egun hauetan. Opor egunak zirela eta tailerrak eta lehiaketak inoiz baino gazte gehiago bildu zituzten. Orain, urte berriarekin batera, ekintza berriak prestatzen dabil Aterpe Leioa Gaztegunea.

Joan den Gabonetan izandako ekintzen artean aukera zabala izan da Gaztegunean, hauen artean aipatzekoak gabonetako askaria, magia tailerra, kustomizazio tailerra... Baina partaidetza gehien nabaritu ziren ekintzak hauek izan ziren: owiinpiadetan 12 gaztek hartu zuten parte, mahai futbol txapelketan 20 bikote izan ziren, eta ping-pong txapelketan 32 gazte izan ziren lehian. Partehartzaile guzti hauek 14 eta 14 urte bitartekoak izan ziren.

Guzti hauek pasa eta gero Aterpe Leioa Gazteguneak ekintza eta tailer berri gehiago prestatzen hasi da jada. Hilaren 17tik aurrera irekiko da izen emate epea, beraz....adi ibili...

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa