Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-23 Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea Gaurtik hasita eta datorren astelehenera arte, apirilaren 29ra arte, herritarrek gustukoen dituzten lanen aldeko botoa eman ahal izango dute, udal kultura webgunearen bidez edo aurrez aurre, Kultur Leioan.
/

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 202ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.

Kuadrilletako ordezkariak eta kulturaren, diseinuaren eta komunikazioaren munduarekin zerikusia duten pertsonek osatutako epaimahai batek 5 kartel finalistak aukeratu ditu lehiaketa honetara aurkeztutako 19 proposamenen artean.

Herritarrek, behin bakarrik, gustukoen dituzten hiru kartelei eman ahal izango diete botoa, 3, 2 eta 1 botorekin, udalaren kultura webgunearen bidez
edo Kultur Leioan bertan botoa emanez, bertan azaltzen baitira lan finalistak.

Epaimahien eta hiritarren boto gehien jasoko dituen kartela 2024ko San Juan jaietakoa izango da.

* Kartel finalistak, irudietan.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA





Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa