Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-09 Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da Izena apirilaren 30era arte eman beharko da www.kulturleioa.com udal webgunearen bidez. Halaber, lehiaketaren egunean, izena aurrez aurre eman ahal izango da Kultur Leioan, 8:00etatik10:00ak arte. 12 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. • Lehiak
/

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du "Margolari gazteak... eta ez hain gazteak..." pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.

Lehiaketa 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago (2012an jaiotakoak barne). Izen-emateak telematikoki egin ahalko dira, apirilaren 10etik 30era arte, www.kulturleioa.com udal webgunean. Halaber, lehiaketaren egunean, izena aurrez aurre eman ahal izango da Kultur Leioan, 08:00etatik 10:00ak arte.

Lehiaketa maiatzaren 5ean izango da, igandea, 08:00etatik 15:00etara. Parte-hartzaile bakoitzeko obra bakarra onartuko da, ez da kolaborazioarik edo taldeka egindako lanik onartuko, eta obrak honako puntu hauetan egin beharko dituzte, eta obretan agertu egin beharko du kasuan-kasuan dagokion elementuak:

• Elexalde errota
• Estartetxe kalea
• Lamiako-Txopoeta
• Mendibile jauregia
• Ondiz
• Pinosolo parkea
• Sabino Arana kalea
• San Bartolome baseliza
• Udaletxea/Eliza
• Udondoko bulebarra

Teknika librea izango da, eta gutxieneko tamaina 55 x 46 zm izango da; gehienekoa, berriz, ezin izango da 100 zm-tik gorakoa izan alde luzeenean. Obra bastidore edo zurrun baten gainean aurkeztuko da.

Sariak bakarrak izango dira eta ezin izango dira zatitu.

1. saria: 1.300 euro eta margotzeko paleta.
2. saria: 1.100 euro eta margotzeko paleta.
3. saria: 800 euro eta margotzeko paleta.

“Gaztea” Saria: 800 euro + margotzeko paleta (beste kategoria batean saritu ez den 18-30 urte bitarteko egileen arteko obra onenarentzat).

“Leioa” saria: 500 euro + margotzeko paleta (beste kategoria batean saritu ez den Leioan erroldatutako egileen arteko obra onenarentzat).
“Harrobia” saria: 120 euroko bonua + margotzeko paleta (beste kategoria batean saritu ez den 18 urtetik beherako egileen arteko obra onenarentzat).

* Oinarri erantsiak eta informazio gehiago Aterpe Leioa Gaztegunean (94 405 58 50 gazte@leioa.eus)

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

KARTELA (pdf, 197 kb)

Liburuxka (pdf, 302 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa