Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-03-01 Herritarrei arreta digitala emateko "Leioa Konecta" bulegoa abian jarri da Udalerriko bizilagunek, aurrez aurre eta telefonoz, administrazio-izapideak egiteko edo lineako zerbitzuak eskuratzeko orientazioa eta laguntza jasoko dute. Gainera, oinarrizko trebetasun digitalak eta tresna teknologikoak nola erabili ikasi ahal izango dituzte.
/

"Leioa Konecta" Herritarrentzako Arreta Digitaleko Bulegoa abian jarri da. Ekimen berri honen helburua kalteberatasun egoeran dauden kolektibo batzuek pairatzen duten eten digitala murrizten laguntzea da; izan ere, kolektibo horiek Interneten sartzeko aukera gutxiago dituzte eta tresna teknologikoak erabiltzeko gaitasun edo trebetasun gutxiago.

Udalerriko bizilagune administrazio-izapideak egiteko edo lineako zerbitzuak eskuratzeko orientazioa eta laguntza jasoko dute. Gainera, oinarrizko trebetasun digitalak ikasteko eta tresna teknologikoak erabiltzeko aukera izango dute, beren ezagutza eta autonomia pertsonala areagotuz.

Leioako Udalak Gizarte Politiken arloaren bitartez eskaintzen du zerbitzu hau, telefono bidez 946 51 00 02 zenbakira deituz edo, aurrez aurreko hitzordurik gabe, Errekalde Plazako 4-5-6 instalazioetan astelehen, asteazken eta ostiraletan eta Langileria kalean 64, astearte eta ostegunetan. Kasu guztietan, 9: 30etik 14:00etara goizez eta 16:30etik 19:00etara arratsaldez.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa