Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-12-28 Leioako haurrek Kanpanada Txikiekin agurtuko dute urtea eta aisialdi eskaintza anitzaz gozatuko dute Errege Magoen etorreraren zain dauden bitartean 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako ludoteka eta tailerrak Kandelazubietan egingo dira, urtarrilaren 3tik 5era, goizeko eta arratsaldeko saioetan.
/

Olentzero eta Mari Domingi Leioatik igaro ondoren, Udalak antolatutako Gabonetako ekintzen egitarauak aurrera jarraitzen du.

Leioako haurrak izango dira KANPANADA TXIKIEKIN urtea agurtuko duten lehenak. Igandean bertan izango dira, abenduaren 31n, baina goizean, 11:30ean, Errekalde plazan. Familian ondo pasatzeko unea, 2023ari agur esateko eta, batez ere, 2024ari ongi etorria emateko.

Haur eta familientzako programazioak LUDOTEKA ETA HAUR TAILERREKIN jarraituko du. Urtarrilaren 3tik 5era bitartean izango dira, Kandelazubietan, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara (5ean goizez bakarrik).

Ludotekaren jarduerak 2 eta 5 urte bitarteko txikientzat pentsatuta daude, eta tailerrak 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat, bola-igerilekuak, puzgarriak, pintakarak, eskulanak, familia- eta kirol-jolasak, besteak beste.

Saio bakoitzak (goizez edo arratsaldez) bi euroko kostua du eta interesa duten familiek jarduera hasi baino ordu erdi lehenago eman dezakete izena.

ERREGE MAGOAK

Errege Magoek ere ez dute hutsik egingo Leioako urteroko hitzorduan. Oraindik egin ez dutenek Ekialdeko Erregeei zuzendutako gutunak Kultur Leioan, Kiroldegian eta Pinuetako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan utz ditzakete, urtarrilaren 5era arte.

Eta egun horretan bertan, urtarrilaren 5ean, ostirala, Errege Magoek haurrei harrera egingo diete Kultur Leioan eta, ohi duten magiarekin, Lamiakoko Jubilatuen Etxean, kasu bietan 18.00etatik aurrera.

Gabonetako jardueren eta ekitaldien programa honetan Gabonetan Antzokira ekimena ere badago, 3 eta 12 urte bitarteko txikienek eta haien familiek antzerkiaz goza dezaten. Proposamena arrakastatsua izan da, programatutako lau ikuskizunek Kultur Leioako auditoriuma bete dutelako edo beteko dutelako.

Dagoeneko bi ikuskizun eskaini dira: Kutxartean eta Pin Pang, asteartean (hilak 26) eta asteazkenean (hilak 27), eta beste bi, Loti Ederrak, gaur (abenduak 28, osteguna) eta Bo Jauna estreinaldia, bihar (abenduak 29, ostirala), biak 18:00etatik aurrera.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa