Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-31 Negozio ideen sorkuntzarako II. tailerra
behargintza / behargintza

Leioako Udalak, Europako Gizarte Fondoen laguntzarekin, Negozio ideien sorkuntzarako II. tailerra antolatu du leioaztarren artean autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko asmoz. Tailer hau maiatzaren 10, 12 eta 14an izango da baina jada izena emateko epea irekita dago.

Tailer hau presentzia mugatuko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, eta deialdi bakoitzeko partehartzaile kopurua mugatua izango da, 16 pertsonarentzat, probetxu gehiago ateratzeko helburuarekin. Hiru egungo iraupena izango du ikastaro honek, guztira 12 ordu, 9.30etik 13.30eko ordutegiarekin.

Tailerra amaitzerakoan, helburua da pertsona bakoitzak Negozio Plan baten aurreproiektu batekin ateratzea bere asmoak errealitate bihurtzen lagunduko diona, hau da, negozio propioa jartzeko lehen pausuak ematea.

Ikastaro hau Enplegu Aholkularitzaren osagarria izango litzakete, Leioako Udalak joan den azarotik eskaintzen ari den aholkularitza zerbitzuaren osagarri, hain zuzen ere.

Bestalde, ikastaro hauek amaitu ostean, negozioa martxan jartzen dutenentzako ere laguntza gehigarria eskaintzen du Behargintzak, zerbitzu pertsonalizatua izango litzateko Udaleko Enpresa Teknikariaren eskutik eskainitakoa. Zerbitzu honen barruan hurrengoa sartuko litzateke:

· Finantzaketa bideak bilatzen laguntzea.
· Sozietate eredu hoberena identifikatzea.
· Lege eta zerga betebeharrak ezagutaraztea.
· Informazioa eta laguntza ematea dirulaguntzak jasotzeko.
· Negozio Planaren sorkuntzan parte hartzea.

Informazio gehiago behar dutenek Behargintza Leioara hurreratu beharko dira (Mendibil kaleko 3.zenbakian, 944004195 edota behargintza.enpresa@leioa.net helbide elektronikoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa