EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Apirilaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-03-31 Leioa udalerri garbia, segurua eta erosoa da bizilagunentzat
/

Leioako Udalak ikerketa bat eskatu dio Gizaker inkesten Ikerketa Sailari gure udalerria nola ikusten eta baloratzen dugun jakiteko. Leioan bizi diren 18 urtetik gorako 600 pertsonak telefonoz erantzun zioten inkestari 2021eko urtarrilean.

Gure auzokideentzat, Leioa udalerri garbia da (% 92,3), segurua (% 87,9), erosoa (% 83,3) eta ingurumena zaintzen duena (% 77,3).

Gainera, "Leioarekiko gogobetetasuna bizitzeko leku gisa" lortutako nota 7,81 puntukoa da (10etik). Hamar biztanletik ia zazpik uste du "hobera" egin duela udalerriak azken urteotan izan duen bilakaera, eta hamarretik batek ere ez du "okerrera" egin duela uste.

Azterlan horri esker, halaber, premia nagusiak antzeman daitezke, hala nola kiroldegia hobetzea (% 7), garraio publikoaren falta (% 6,5), Avanzada lurperatzea (% 6,1) eta aisialdi-guneak (% 4,9).

Udal zerbitzuen balorazioari dagokionez (10 puntutik), kulturak 7,63 puntu jaso ditu, eta ondoren datoz zaborrak biltzeko zerbitzua (7,52), gizarte-zerbitzuak (7,04), herritarrentzako arreta-zerbitzua (7,02), herritarren segurtasuna (6,75), obrak eta zerbitzuak (6,69), udaltzaingoa (6,54) eta kirola (6,43).

Udalaren irudiari eta haren jardunari dagokienez, bikaina edo ona dela uste dute hamar pertsonatik seik. Aitzitik, ez dute gaizki baloratzen hamazazpitik batek, ezta hogeitik batek ere.

Koronabirusari dagokionez, hamarretik ia zazpik hobeto baloratzen dute Udalak egindako kudeaketa Aldundiarena, Eusko Jaurlaritzarena edo Estatuko Gobernuarena baino. Hamar bizilagunetatik zortzik ongi ikusiko lukete etxebizitzetan konfinamendu berri bat berragertze garrantzitsu baten aurrean, eta hamarretik ia zazpik uste dute bigunegia dela osasun-arauak ez betetzeagatik ezarritako zigorren aurrean.

Familietan, urtarrilera arte, hamarretik zazpitan egin ziren COVID probak, eta positiboen % 13 erregistratu ziren. Balizko berragerraldien erantzukizunari dagokionez, hamarretik seik uste dute herritarren erantzukizunaren mende dagoela, eta lautik batek gobernu desberdinetakoa dela.

Datu horiek guztiek gure udalerria nola ikusten eta bizi dugun islatzen dute, eta Udalaren ahaleginak etorkizunera bideratzen laguntzen dute, dagozkion zereginetan garatu beharreko hurrengo ekimenetan, batzuk aurretiazko izapidetze-faseetan eta beste batzuk gauzatze-prozesuan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa