Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-10 Leioako kolonia felinoen kontrol handiagoa
gatos / katuak

Leioako Udaleko Osasun eta Animalien Babeserako Arloak udalerriko katu-koloniak kontrolatzeko HAA metodoa (Harrapatzea, Antzutzea eta Askatzea) martxan jartzeko, 2016tik egin duen lanarekin jarraituz, dokumentu bat egin du.

Bertan, horrelako ekimen bat ezartzeko beharra justifikatzeaz eta Leioako egungo egoera azaltzeaz gain, Jarduketa Plan oso bat garatzen du. Planak, lortu nahi diren helburuak, Leioan HAA plan bat abian jartzeko protokoloak, besteak beste albaitaritza-eskuduntzakoak, Animalien Edukitza eta Babesa Arautzeko Ordenantzarekin bat etorriz kolonien arduradunaren eta elikatzailearen figurak sortu eta Leioako Udalak horiekin hartzen dituen konpromisoak ere jasotzen ditu.

Dokumentu honek, "Leioako katu-koloniak kudeatzeko HAA Plana" izenekoak, dokumentuan bertan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten eta udalerrian koloniaren bat kudeatzen ari diren edo hori egin nahi duten pertsonei administrazio-baimena lortzeko aukera emango die, txartel pertsonal eta besterenezin baten bidez, beti ere aurretik aipatutako betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen badute. Bestela, baldintzak bete ezean, haren indarraldia galduko litzateke aipatutako ordenantzan jasotako bide publikoan elikatzeko debekuarekin batera.

Administrazio-baimen hori lortu nahi duten pertsonek Osasun eta Animalien Babeserako Arloarekin harremanetan jarri ahal izango dira helbide elektroniko honen bidez: animalienbabesa@leioa.net edo telefono zenbaki honetan: 944801336; bertan informazio gehiago emango da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kolonia Felinoen jarduketa plana (pdf, 370 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa