EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2021ko Martxoaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-09 2024an bulebar batek eta bizikletentzako eta oinezkoentzako zubi batek Bilbo, Erandio, Barakaldo, Leioa eta Getxo lotuko dituzte
Bidegorria / bidegorria

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, iragarri duenez, Getxo, Leioa, Erandio eta Bilbo lotuko dituen bizikletentzako eta oinezkoentzako bulebar bat eraikiko da itsasadarraren ertzetik, eta Erandio eta Barakaldo lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako zubi bat. Bi azpiegitura horiek 36,5 milioi euroko inbertsioa izango dute, eta 2024. urtearen amaieran erabili ahal izango dira.

Barakaldoko (Amaia del Campo), Bilboko (Juan Mari Aburto), Erandioko (Aitziber Oliban), Getxoko (Amaia Agirre) eta Leioako (Iban Rodriguez) alkateekin, eta Imanol Pradales Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuarekin batera, zubia eta bulebarra eraikitzea Bizkairako funtsezko proiektutzat jo du Rementeriak, Bilbo itsasadarreko udalerrietara zabaltzeko apustuaren parte baita. Halaber, zubiak eta bulebarrak 600.000 biztanle ingururen mugikortasun aukerak hobetzen dituztela adierazi du, ingurumena eta bizi-kalitatea errespetatuz.

Gaur egun, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako saila eraikuntza-proiektua lantzen ari da, zubiaren eta bulebarraren ezaugarriak eta trazadurak definituko dituena, eta 2022ko bigarren erdian obrak hasteko aurreikuspena egin du. Ingeniaritza proiektuak emango duen definizioaren faltan, Rementeriak aurreratu du bulebarrak ahalik eta zabalera handiena izango duela eta oinezkoentzako eta bizikletentzako espazio bereiziak izango dituela. Trazadura laua eta zuzena izango da eta itsasadarraren ondotik igaroko da zazpi kilometrotan zehar eta gune oso konplexu batzuetan, aurreratu duenez, azpiegitura berria itsasadarraren gaineko hegala egin beharko du. Bulebarrra egiteko aurreikusitako inbertsioa 20 milioi eurokoa da.

Zubiak 16,5 milioi euroko inbertsioa beharko du, eta itsasadarraren gainean bizikletek eta oinezkoek soilik erabiliko duten lehen eraikuntza izango da. Zubi mugikor gisa planteatzen da, itsasadarrean ontziak Erandio eta Barakaldo artean nabigatzea ahalbidetuko duena. Zubiak 16,5 milioi euroko inbertsioa beharko du, eta itsasadarraren gainean bizikletek eta oinezkoek soilik erabiliko duten lehen eraikuntza izango da. Zubi mugikor gisa planteatzen da, itsasadarrean ontziak Erandio eta Barakaldo artean nabigatzea ahalbidetuko duena. Bai zubian, bai bulebarrean, Bredako Unibertsitateko bizikleta-mugikortasunean adituak diren nazioarteko taldearen eta Dutch Cyclist Embassyren eta Bizkaiko bizikletaren talde bultzatzailearen ezagutza eta esperientziarekin definituko dira.

Iban Rodríguezentzat, Leioako alkatearentzat, proiektu hau "oso albiste ona da inplikatutako udalerri guztientzat eta auzokide guztientzat, eta Leioak aspalditik duen udalerri iraunkor eta berdearen eredura egokitzen da". Ildo horretatik, herriaren "beste helburu bat" gauzatuko duela azpimarratu du, "Itsasadarrari bizkarra emateari uztea". Itsasadarraren ondoko bulebarraren proiektua "Leioak aspalditik lortu nahi duen kontua da, eta aspalditik ari da horren alde lanean; lehenengo eta behin, errepidearen jabe eginda, eta ostean udalerriko erdigunea itsasadarrarekin lotzeko asmoa duen bidegorriaren proiektuarekin" adierazi du. Rodríguezek azpimarratu duenez, orain, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, jarraipena izango du eskuinalde osotik eta, hori ez ezik, bi ertzak lotuko ditu, eskualdeari eta Bizkaiari balio erantsia emanez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa