Osakidetzak argitaratutako azken datuen arabera gaur bertan eremu gorrian sartu da Leioa, 14 eguneko tasa 515´53 delarik 100.000 biztanleko. Datuen gorakada ikusirik ezinbestekoa dugu honako eskaera zuzena egitea herritarrei; erantzunkizunez jokatzea eta indarrean dauden neurriak zorrotz betetzea.
Beraz, ahal den neurrian mugimenduak eta kontaktuak murriztea eskatzen dugu, maskara uneoro jarrita izatea etxetik kanpo eta eskuak sarri garbitzea. Batez ere berrogeialdiak ondo betetzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du Udalak, eta sintomarik edo dudarik izan ezkero osasun zentrora deitzea gomendatzen du.