Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-12-24 Tokiko enpresei bideratutako kontrataziorako laguntzak
comercio / comercio

Leioako Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programaren bidez, deialdi berri bat egingo du datozen egunetan, tokiko enpresei laguntza ekonomikoa emateko, LANBIDEn izena emanda dauden eta, kasu batzuetan, laneratzeko zailtasun berezia duten kolektiboetakoak diren udalerriko langabeak kontratatzeagatik.

Zehazki, kontratazio horiek 2020ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin dituzten enpresentzat izango dira laguntzak.

Eskaerak urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik. Horretarako, 139.500 euro bideratuko dira, eta enpresa eskatzaileek Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera, oinarrietan agertzen den bezala.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa