Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-12-18 Migratzaileen Nazioarteko Eguna
migrante / migratzaile

Gaur, abenduaren 18a, Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horrek aukera ematen digu egunero komunitatea eraikitzen duten migratuengan pentsatzeko baita haien eskubideak eta duintasuna errespetatzearen garrantzitsua aldarrikatzeko.

Aste honetan, Carlos III Osasun Institutuak SARS-CoV-2 infekzioaren sero-epidemiologiari buruz egin berri duen azterlan batean, Estatuko batez bestekoa baino prebalentzia handiagoa duten zenbait kolektibo nabarmendu dira. Talde horietako bat espaniar nazionalitaterik ez duten pertsonena da, gehienak emakumeak. Era berean, lan-sektoreen barruan, osasun-sektorearen atzean egiaztatu da seroprebalentzia handiagoa dagoela mendeko pertsonak zaintzen dituzten emakumeen artean.

Zalantzarik gabe, lan horiek, zainketenak, nagusiki emakume migratzaileek egindako enplegu feminizatuak dira, eta frogatuta geratu da horiek direla birusa gehien jasaten dutenetako batzuk. Hori dela eta, gaur, osasun-krisi honetan ezinbestekoak izan diren migratu guztiak omendu nahi ditugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa