Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-12-15 Leioako eskaintza komertziala erakusten digun herri birtuala
pueblo / herria

Eguberria desberdina izaten ari da faktore askorengatik, eta kutsatzea saihesteko segurtasun-neurriek ohiko tresnez gain beste batzuk erabiltzera garamatzate, baita merkataritzan ere. Hori dela eta, Behargintzak Leioako komertzioen gida birtual bat jarri du martxan, Erdi Aroko herri batean inspiratuta.

Guztira, Leioako 26 establezimenduk parte hartzen dute, udalerriko negozioei beren proposamenak eta produktuak publikoari erakusteko aukera ematen dien gida birtualean, etxe bakoitzak establezimendu bat ordezkatzen duen fikziozko agertoki birtual baten bidez.

Gainera, tresna honek hainbat sorpresa ditu, hala nola Leioa Kantika Koralaren kontzertua, Gabon kanta batzuekin, Olentzeroren eta Mari Domingiren mezuekin eta alkatearen mezuekin batera, auzokideak Gabon ezohikoetan bertako merkataritzari eta ostalaritzari laguntzera animatuz.

Herri birtuala 360º-tan bisitatu ahal izango da ordenagailua, tableta, mugikorra eta pantaila duen edozein gailu elektronikoren bidez, eta gainera, 3Dko betaurrekoekin batera, bisita hori errealismo handiagoz ere egin ahal izango dugu.

Herri birtuala udal web gunean, Behargintzako web gunean izango da ikusgai, eta helbide elektroniko honetan: http://leioaindartu.eus/olentzero/index.html

Informazio gehiago:

Herri birtuala

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa