Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-12-03 Pinuetako ludotekarako izen emate epea irekita dago
Pinuetako ludoteka / Pinuetako ludoteka

Pinuetako ludotekak bigarren hiruhilabeteko (urtarrila-martxoa) ekintzetan izena emateko epea ireki du jada, izen emateak Ludotekako blogean egin daitezke.

kontsultatu ahal izango diren edukiera eta protokoloak egokituta, berme guztiak izateko bai langileentzat bai erabiltzaileentzat.

Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 19:30era, eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.

Adinaren eta egunen araberako banaketa egongo da, burbuila taldeak sortzeko asmoz. Horrela:
- 1. Taldea: 5-7 urte: astelehenetan eta asteazkenetan, 17: 30etik 19: 30era
- 2. Taldea: 8-9 urte: astearte eta ostegunetan 17: 30etik 19: 30era
- 3. Taldea: 10-12 urte: ostiraletan 17: 00etatik 20: 00etara

Bigarren hiruhilabeterako (urtarrila-martxoa) haurren izen emaitea bideratu ahal izateko, Pinueta Ludotekaren blogean dagoen izen-emate inprimakia bete beharko da abenduaren 1 eta 4aren bitartean.

Ludotekako jarduerez gain, konfinamenduan sortutako blogaren zerbitzua mantentzen da, non etxean praktikan jartzeko erronka, esperimentu, joko eta jarduera ezberdinak ezagutzen jarraitu ahal izango dugun.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa