Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-27 Horoskopo parkea amaituta dago jada Amaituta dago jadanik Sarriena futbol zelaiaren ondoan kokatuta dagoen ‘Horoskopoaren parkea’. Azken urratsa parkearen jatorria, antolaketa eta zuhaitz bakoitzaren azalpena ematen diguten panel informatiboen ezarketa izan da.

Berdegune berri honek 7.000 metro koadro belar eta 21 zuhaitz espezie berezi ditu. Zuhaitzak hiruko taldeetan daude jarrita, eta, beraz, 61 zuhaitz daude guztira. Era berean, 2 metroko zabalera duen bide bat dauka, adierazitako 21 tokietara joan ahal izateko. Toki horietako bakoitzean, plaka batean dago jasota zein zuhaitz mota den –euskaraz, gaztelaniaz eta latinez–, zein datatan datorren bat pertsonen jaiotzarekin eta zuhaitz bakoitzaren ezaugarriak, zuhaitzaren babesa jasotzen duten pertsonen antzekoak.

Parke hau gai zeltei dago lotuta, hain zuzen ere, zuhaitzen horoskopo zeltarrari; kultura hori, oraintsuko ikerketa batzuen arabera, estu lotuta dago euskal tradizioarekin. Dublingo Trinity Collegeko zientzialari talde batek ziurtatu du Irlandako lehenengo biztanleak Euskal Herritik eta Galiziatik heldu zirela, beraiekin zenbait fauna eta flora espezie eramanez; horiekin, irlan finkatu eta beraien leinua ezarri zuten. Azterketa zehatz baten ondoren, Trinity Collegeko Smurfit Genetika Institutuko Dan Bradley irakasleak dio irlandarrek, euskaldunek eta galiziarrek kromosoma eta antzekotasunak partekatzen dituztela beraien kultura eta ohituretan.

Hori dela eta, Leioak euskal kulturarekin erlazio handia duen kultura zeltaren elementu bat berreskuratu nahi izan du: zuhaitza. Zuhaitzak kultura zeltaren gunea izan ziren; izan ere, beraien astrologian, zuhaitza biziaren eta babesaren sinboloa da. Hori euskal kulturari estu lotuta dagoen ezaugarria da; Gernikako haritzaren sinbologia gogoan hartzea baino ez dugu. Basoak druiden katedralak ziren.

Horrela, bada, urtaroko zuhaitzmagian inspiratuta, druidek horoskopo babeslea sortu zuten, eta zuhaitz bakoitza urtearen sasoi batekin lotu zuten; horrenbestez, 21 zuhaitzez osatutako horoskopoa sortu zuten. Bi zuhaitz ekinozioetarako, bi zuhaitz solstizioetarako eta gainerako 17 zuhaitzak egutegiko aldi distantziakide eta kontrajarrietarako. Zuhaitz zehatz baten erreinupean jaiotako pertsonek zuhaitz horren ezaugarriak eta babesa jasotzen zuten bizitzan.

Parkea sare natural zabala osatzen duten beste berdegune batzuei gehitu zaie. Leioak udal ikur bihurtu du herrian berdeguneak sortu eta mantentzeko helburua. Hori horrela, udalerriak parke handiak ditu, hala nola, Artazakoa eta Pinosolokoa (biek batera, 22 hektarea, hau da, 225.000 metro koadro dituzte, bai eta UPV-EHUren Arboretum delakoa ere (16 hektareakoa), udal geografia osoan zehar banatutako auzo-lorategi ugariez gain: Zarragabarrena, Aramaioena, San Bartolomé, Ugarteondo, Ondiz, Aldapa, Elexalde, Anporrena, Bordeoena, Kurkudi, Mendibil...

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazio panelak (pdf, 420 kb)

Zuhaitzen azalpena (pdf, 921 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa