Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-21 Eskaintza zabala izango da Kultur Leioan urte honetan
kultur / kultur

Urte berri honetako lehen sei hilabeteetan Kultur Leioak eskeiniko dituen ikuskizunen egitaraua prest da dagoeneko. Beti bezala eskaintza zabala izango da Leioan hilabete hauetan dantza, antzerkia (nagusientzat zein txikienentzat), musika, erakusketak, magia eta azokak izango dira besteak beste udara arte.

Guztira zazpi erakusketa, bost musika ikuskizun, hiru antzerki lan eta hiru txikienentzat edo familiarrak, lau dantza ikuskizun eta magiaren inguruko ekintza bat izango dira Leioan. Baina hauen artean, urteko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa ezin dezakegu ahaztu, Leioako Umore Azoka alegia.

Erakusketen denboraldia hasi da ‘Bosteko 2010’ erakusketarekin, ibiltari honek gaur egungo euskal artearen aukeraketa bat hurbilduko du Leioara eta ondoren Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano, Basauri eta Getxora joango da. Honen ostean ‘Emakumeek ekonomiaren munduari egindako ekarpena: agerotik ikusezinera’, ‘Dantza’, ‘Umore grafikoa’, ‘2010etarako San Juan jaietarako kartelen lehiaketa’, ‘Margolari gazteak’ eta ‘Erakusketa kolektiboa’ izango dira ikusgai Kultur Leioan.

Musikaren aldetik, BluesJazz jaialdiak jarraitzen du; urtarrilean Gaby Jogeix eta bere gitarra, otsailean Barrence Whitfield&Petti, eta martxoan La fanfare du Belgistan izango dira taulagainean. Bestetik, Coque Malla musikari famatuak ere kontzertu bat eskainiko du Leioan otsailean eta Zarzuelak ere bere tokia izango du ekaina aldera.

Antzerkia, bestalde, adinaren arabera banatuta egongo da. Alde batetik nagusientzako antzerki lanak bi izango dira ikusgai; ‘La omisión de la familia Coleman’ eta ‘La charca inútil’. Bestetik antzerki familiarraren barruan bi izango dira; ‘Momentari’ eta ‘La tempestad’, eta azkenik, txikienentzat ‘Sueña’ izeneko antzezlana izango da martxoan.

Dantza ere oso garrantzitsua izango da seihileko honetan Kultur Leioan izango diren ikuskizunen artean ‘1.01’ (martxoan), ‘Vuelo 408’ (martxoan) eta ‘Ven’ (apirilan) aurkituko ditugu. Honetaz gain, 2010.urteko dantza zirkuitoa ere ikusteko aukera izango dugu ‘Concerto Desconcerto’ (apirila) ikuskizunarekin.

Gauza guzti hauen artean berezia den ekintza bat ere antolatu ditu Kultur Leioak, Magia maitatzen duten guztientzat maiatzean ikuskizuna izango da ‘Sonrisas y magia’ izenburupean, aukera paregabea mundu ezezagun honetaz gozatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa