2017-10-25
Hiru Ermiten martxan izango da igandean
Euskal Kirol Zaleak elkarteak, Leioako Udalaren laguntzarekin, Leioako San Bartolome, Ondiz eta Santimami ermitak lotzen dituen martxa antolatu du iganderako.
Ibilaldi berezi hau udalerriko hiru ermitak batuko ditu, guztira 15 kilometroko txangoa osatuz. Izena ematea egun berean egin beharko da, 9:00etatik 9:30era Bulebarrean, irteera puntuan bertan. Amaitzerakoan, eguerdiko 12:30ean bueltan, txitxiburduntzi izango da puntu berean eta opari zozketa ere antolatuko da.