2017-10-24
Tiket elektronikoa ezarriko da laster Leioako saltokietan
Leioako Udalak, Behargintzaren bitartez, Metapostarekin sinatu du hitzarmena udalerriko saltokietan tiket elektronikoa ezartzeko asmoz. Honen bitartez tokiko saltokiek eskaintzen dituzten zerbitzuak osatu nahi da, eta modu honetan udalerriko enpresa eta saltokiekin Udalak duen konpromisoa sendotu nahi da.
Tiket barik zerbitzu honek bezeroari erosotasuna ematen dio, Leioan egindako erosketen tiketak edozein euskarri elektronikoan ikusteko eta kntsultatzeko aukera emango dio, papelak ahaztuz. Horretarako saltokiek integrazio txiki bat baino ez dute egin behar.
Merkatariek sistema honen bitartez aurreztu ahal izango dute (papera, tinta, inprimagailua..) eta kontsultak berehala egiteko aukera izango dute. Bide batez, bezeroari bere datuen segurtasuna eta pribatutasuna handitzen duen zerbitzu berria eskaintzen dio.
Bestalde, bezeroarentzat oso erosoa da, egindako erosketa guztien tiketak biltzen dira modu elektronikoan, edonon eta edonoiz kontsultak egiteko edota zerbait itzuli behar denean berehala aurkitzeko. Horretaz gain datuen segurtasuna eta pribatutasuna handitzen da sistema honekin.
Sistema berri hau ezarri nahi duten Leioako enpresak zein erosleak Behargintzarekin jarri behar dira harremanetan.