2017-10-09
Kontatu nahi dizkiezu ipuinak Leioako haurrei?
Hitzaren Zuhaitza Leioako Udalaren Hezkuntza eta Herritar Partaidetza Sailaren proiektua da, herritar boluntarioen sarea bultzatu nahi duena, gure haurrei bake kulturaren baloreak transmititzeko eta eurekin lantzeko.
Ekimenak harreman-gune bat sortzea proposatu nahi du, belaunaldi arteko izaera duen gunea. Gune honek komunitateko hezkuntza-arloko zereginak bultzatuko ditu, komunitatearen, herritarren eta eskolaren arteko lotura sendotuz, koedukazioaren aldeko apustu irmoan
Proiektua ikaskuntza-zerbitzu metodologian oinarrituta dago; hortaz, bi fasetan banatuko da:
1. Lehendabizikoa ipuin-kontalariak trebatzera zuzendua dago, zapatuetan ondorengo egutegi eta ordutegiarekin:
• Urriak 21, 10:00etatik 14.30era
• Azaroak 11 eta 25, 10:00etatik 14.30era
• Abenduak 16, 09:00etatik 14:00etara.
• Otsailak 3, 10:00etatik 14.30era
• Apirilak 14, 10:00etatik 14.30era
2. Ipuin-kontaketako saioak egingo dira, udalerriko ikastetxeetan eta Gabonetan Kutur Leioan izango den Ipuin-kontaketa Maratoian.
Gaztelaniazko taldea osaturik dago. Euskarazko taldea osatzeko hainbat boluntario behar ditugu. Euskara maila (ahoz) nahikoa baduzu, izena eman baino ez duzu egin behar, ondorengo medioen bidez:
• www.ipuinkontaketak.tk (hemen informazio gehiago)
• 633.016.107
• hzleioa@gmail.com