2017-07-24
Udako itxiera astebete aurreratzen da Sakonetan
Abuztuan Sakoneta kiroldegia itxi egiten da urtero beharrezko mantenimendu lanak egiteko, baina aurten itxiera hori aurreratu egin da astebete. Ur hornidura sarean matxura dela-eta, instalazio hau itxita egongo da gaurtik aurrera (kirol ekintzak, igerilekua, bulderra eta muskulazio gela).
Abuztuaren 21ean gimnasioa eta herritarrentzako arreta zerbitzua irekiko dira. Bestalde, kirol-ekintzak irailaren 1ean hasiko dira.