Leioako “Kastoreak” Arrantza Eskola Elkarteak, Leioako Udalarekin batera, XXIII. Arrantza Astea antolatu du udalerrian, martxoaren 22tik 26ra.
Martxoaren 22, 23 eta 24an, (19:30ean)Sakoneta Kiroldegiko ikus-entzunezko aretoan, nazioarteko eliteko arrantzaleak izango dira, baita kirol arrantza eta naturarekin lotutako erakunde eta entitate ofizialak ere.
Martxoaren 25ean, goizeko 11:00etan, Elexalde errotan arrantza-aparailu ezberdinen muntaia egingo da. Kolofoi gisa, igandean, martxoak 26, txikienei zuzendutako irteera bat dago antolatuta, Arabako Santikurutze Kanpezuko lakuan arrantzatzeko.