2017-02-01
Euskarazko ekintzak bultzatzeko diru laguntzetarako deialdia irekita dago
Leioako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskarazko ekintzak edo programak bultzatzeko diru laguntzen deialdia atera berri du. Eskariak egiteko epea zabalik izango da martxoaren 1era arte.
Leioan euskararen erabilera sustatzea helburu nagusia duten ekintzak eta programak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira deialdi honen onuradunak.
Honakook izan beharko:
• Irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkarteak, legez eratuak, baldin eta egoitza Leioan badute, Leioako Udaletxeko Elkarte Erregistroan izen emanda badaude eta jarduerak batik bat Udalerrian egiten badituzte.
• Pertsona fisikoak, noizbehinkako ekimenez talde baten ordezkari partikularrak direnak, irabazteko asmorik gabe badihardute eta Udalerrian erroldatuta badaude.
Eskabidea, Erakunde autonomiadunaren lehendakariari zuzenduta, Leioako udaletxeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko da martxoak 1 baino arinago.
Deialdi honen gaineko edozein zalantza argitzeko:
euskarazerbitzua@leioa.net
euskarateknikaria@leioa.net
Erlazionatutako dokumentuak:
Deialdia (pdf, 264 kb)
Partekatu:
Itzuli