2017-01-24
Aurrematrikula errazagoa izango da Leioako 640 familientzat
Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte ikastetxeetako 2017-18 ikasturterako aurrematrikulazio garaia izango da, eta sasoi honetan gurasoek egin behar dituzten gestioak errazteko asmoz Leioako Udalak errolda agiriak bidaliko dizkie 2 eta 3 urteko ume leioaztarrei, guztira 640 familiei.
Ekintza honekin herritarrei erraztasunak eman nahi dizkie Leioako Udalak, kasu honetan aurrematrikulazioa egin behar duten umeen gurasoei. Errolda agiria derrigorrezkoa da aurrematrikulazioa egiteko, eta urtero hainbat guraso bulego orduetan etorri behar dira udaletxera agiri hau eskuratzeko. Beraz, gestio hau erraztea du helburu ekintza honek. Horrekin batera herriko ikastetxe publikoei buruzko informazioa ere bidaltzen da.
Partekatu:
Itzuli