2016-12-29
Udalak bizikletak mailegatzeko sistema hobetu nahi du
Laster, 2017ko urtarrilaren 1ean, bizikletak mailegatzeko baimendun zerbitzu osoa emateko hitzarmena amaituko da, 2011ko abendutik indarrean dagoena gizarte-ekimeneko sozietate kooperatibo batekin. Hori dela eta, urte berria hastearekin batera, zerbitzua eten egingo da erabat.
Leioako Udala herritarrei zerbitzua eskaintzeko beste sistema eta bide eraginkorrago batzuk aztertzen ari da, gure udalerrian garraiobide ekologiko, osasungarri eta eraginkor hori sustatze aldera.