2016-11-07
Mendekotasuna duten pertsonak etxean bertan estimulatzen ikasteko saioak
Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak ikastaro berria antolatu du mendekotasuna duten pertsonen jagoleei zuzendutakoa. Etxean pertsona hauek zelan estimulatu ahal diren ikasiko dute jagoleek doako ikastaro honetan. Informazio gehiago 94.480.1336 telefonoan edota Gizarte Zerbitzuen udal bulegoan (inaurratzaga,1).
Zainduz programaren barne dagoen urteko azken ikastaroa da hau. Azken ikastaro honetan mendekotasuna duten pertsona hauek zelan estimulatu ikasiko dute jagoleek, etxean bertan ze nolako ariketak egin ditzakete aktibotasuna mantentzeko eta bizi kalitatea hobetzekoa.
Ikastaroa doakoa da leioaztar guztientzat eta azaroaren 15,17, 22, 24, 29an eta abenduaren 1ean izango da, 17:00etatik 19:00etara, Gizarte Zerbitzuek duten udal bulegoan Sabino Arana kaleko 67 zenbakian.