2016-10-14
Leioak bat egin du igandeko Umeen Bizikleta Festarekin
Leioako Udalak bat egin du igande honetan ospatuko den Umeen Bizikleta Festarekin. Eguna martxa batekin hasiko da: Erandion abiatuko da 12:00etan, eta Berangon amaitu 13:30ean.
Aurreikuspenen arabera, Leioara 12:25erako helduko da (Lamiakoko bidegurutzea), eta, gero, bide hau egingo du: Udondoko aldatsa, Langileriako biribilgunea, Ibarrabarriko biribilgunea, Kandelazubietako biribilgunea, Luis Bilbao Libano, Boulevarda, Txikia etorbidea, Artaza kalea, Zarrageta, Artazako biribilgunea, eta, ondoren, Getxorantz joango da.
Jardunaldiak 19:00ak arte iraungo du, jai-giroko egitarau animatuarekin: apar-jaia, musika Dj Xaiborrekin, jolasak, puzgarriak, txokolatada, erakustaldiak eta abar.
Erlazionatutako dokumentuak:
Kartela (pdf, 2227 kb)
Partekatu:
Itzuli