Leioako Udalak emozioen kudeaketari buruzko ikastaro berezi bat jarri du martxan, urritik ekainera, 15 egunero, ostiraletan, 18:00-21:00, edo larunbatetan, 10:00-13:00. Orotara 42 ordu. Guztira 20 plaza izango dira talde bakoitzean, euskaraz eta erderaz. Matrikula Hezkuntza eta Partaidetza sailean egin beharko da, urriaren 10 baino arinago (Kultur Leioa 4.solairua 09:00etatik 14:00etara). Kostea: 100 €. Informazio gehiago: 946072576
Kurtso honek auto-ezagutza transformatzailea, garapena eta hobekuntza pertsonala izango ditu ezaugarri; ikasleak, hainbat talde dinamikarekin egingo den lana garatuz, barne gatazkak eta pertsonen artekoak konpontzeko, komunikazio eraginkorra, nork bere buruaren onarpena eta auto-estimu positiboa lortzeko barne baliabideak garatu eta indartuko ditu, baita estresa eta bizi zirkunstantzia pertsonalak eta inteligentzia eta emozioak kudeatzeko ere… Akabo batean bizi esperientziak alderatzeko taldea, zeinetan zer gertatzen zaigun, zergatik gertatzen zaigun, zer aldatu nahi dugun, zer indartu edo mantendu eta nola egin ulertuko dugun.
Metodologia parte hartzailea da, jolasa, hausnarketa, gorputz eta emozioen adierazpena eta auto ezagutza transformatzailea erabiltzen ditu, hau da, ez da klase teorikoa, tratatzen ari garena esperimentatzeko jarduna baizik Horretarako parte hartzaileek planteatuko dituzten gai eta egoeretan oinarrituko gara, formatzaileek egindako proposamenez gain.
Hori guztia ikuspegi humanistatik (Gestalt, Eneagrama eta Bioenergetika), baita Programazio Neurolinguistikoaren (PNL) eta Psikologia Transpertsonal eta Integratiboaren bidez ere.