2016-09-13
Euskaltegia auzoetara hurbiltzen da
Aurrematrikula irailaren 20ra arte izango da zabalik
Leioako Mastitxu udal Euskaltegiak zure etxetik hurbil ikasteko aukera ematen dizu aurten, San Bartolome eta Gaztelubideko txokoetan klaseak hartzeko aukera emanez. Horrela, zonalde hauetako leioaztarrek ez dute herri erdialdera joan beharrik, eta etxe alboan ikasi dezakete euskeraz.
Informazio gehiago nahi baduzu galdetu Mastitxu Udal Euskaltegian 94.464.00.02 telefonoan edota euskaltegi@leioa.net helbidean.